ehutonucci

zergaitik graduondoko hau?

“Haurren Hiria” nazioarteko proiektua haurren parte hartzeari buruzko mundu osoko erreferenteetako bat da, eta haurrekin lanean eta hauek osasun eta bizigarritasun parametro gisa jarriz gizartea eraldatzea planteatuko duten prozesu komunitarioak erreibindikatzen eta ahalbidetzen ditu. Egitasmo hauetan -eta beste askoren atzean ere- hainbat profesional gaude (hezitzaileak, gizarte langileak, irakasleak, osasun langileak, partaidetzako teknikariak, arkitektoak…), gune eta egituren eraldaketa horretan laguntzeko, harreman modu berriei bide emateko (konfiantza, elkarrenganako babesa, interdependentzia, erantzukidetasuna…), eta berezko esanahia duen lotura komunitarioa ezartzeko lanean. Graduondoko honekin, hain zuzen ere, unibertsitateko prestakuntza eman nahi zaie agente horiei guztiei.

HaurreKIN lan egin gai direlako, euren eskubidea delako eta behar dugulako.
Oinarrizko Informazioa

– Graduondoko hau (EHUko berezko titulua) 33 ECTS kreditukoa da.

– Modalitate erdipresentziala izango du: derrigorrezko sei edo bi asteburu presentzial eta online prestakuntza osagarria -urritik ekainera bitartean- Leioan (Bizkaia).

– Gaztelaniaz emango da eta euskararen presentzia sustatuko da.

– 1.650 euroko kostua du.

Nori zuzendua

– Gizarte Hezkuntza, Magisteritza, Gizarte Langintza, Arkitektura, Osasuna… arloetako profesionalak eta ikasle egresatuak. – Osasunean, hirigintzan, Haur eta Gazterian, Parte-hartzean… ardura teknikoa edo politikoa dutenak.

Prestakuntza programa

6 modulu, Gradu Amaierako Lana eta praktikak.

1. Haurren Tokia Hirian
2. Haurren Hiriaren Nazioarteko Proiektua
3. Ikerkuntza Ekintza
4. Autonomia eta Mugikortasuna. Oinarriak eta Proposamenak
5. Haur eta Nerabeen Parte-Hartzea
6. Esperientziak
7. Praktikak
8. Ikerlana

Helburu Orokorrak

– Haurren ikuspegian oinarrituta gure espazio komunak eta harremanetarako egiturak eraldatuko dituen tokiko gobernuaren filosofia politiko berri batera gerturatzea, garapen pertsonal eta komunitarioa hobetzeko, Francesco Tonnuciren “citta dei bambini” proposamena eredutzat hartuz.

– Politikaren, hezkuntzaren, hirigintzaren edota komunitatearen kudeaketarekin lotutako estrategiak gaitzea eta eskaintzea, autonomian, haurren parte hartzean eta haurren eta helduen arteko harremanean oinarrituta.

plaza

Asteburu

Irakasle

Kreditu

Kontaktua

Israel Alonso : israel.alonso@ehu.eus (946014580) Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Leioa. EHU-UPV